Zenbaki gakoak
Salmenten zenbatekoa eta emaitza garbiak
3 urtez, mundu mailako ingurune ekonomiko konplexua eta aurrekaririk gabeko baldintza ekonomikoak izan arren, konpainiak urtero errentagarri izaten jarraitzea lortu du.
Azken 3 urteetan, SOKOAk 3,8 milioi euroko irabazi garbi metatua lortu du.
Azpiegitura finantzieroa
SOKOAren ezaugarri nagusietariko bat fondo propio garrantzitsu batzuengain oinarritzen den sendotasun finantzieroa da. Bere baliabide finantzieroen %60a dena. Horrezgain, diru zor apala du eta altxortegi positiboa du.
Adierazle sozialak
270 lagunek osatzen dute SOKOAko taldea, 82 emazte eta 188 gizon. Hilabete sarien eskala 1etik 5ra doa.
Berdintasunean oinarritzen den, eta abantailak ematen dituen, emaitzen pizgarri sistema baten bidez, langileak dira enpresaren oparotasuna baliatzen duten lehenak.
2020an, osasun eta gero krisi ekonomikoa izan arren, lanpostu guztiak mantendu ditugu.
Eta harrezkero, 2021ean eta 2022an enplegu finkoen eta tokikoen sorrerarekin berriro hasi ahal izan du enpresak.