Biltzar Nagusiak
Biltzar nagusia une garrantzitsua da SOKOAren bizian
Momentu berezia da zuzendaritzarekin elkartrukatzeko. Oinarrizkoak diren eta enpresaren funtzionamendu onarentzat garrantzitsuak diren gaiei buruz akziodunek duten erabakitzeko ahalmenaren adierazlea da.
Akziodun guztiek, akzio kopurua edozein izanda ere, dute biltzarrean parte hartzeko eskubidea.
Ezin baduzu bertara joan, urrunetik bozkatu dezakezu edo zure botoa eman beste akziodun bati, bikote kideari edo presidenteari.
Biltzarra baino lehen, interneten bidez bozkatzeko aukera ere eskaintzen du SOKOAk.
Biltzarra eta gero, SOKOAko akziodunak, 200 eta 300 lagun artean elkartzen dituen bazkari alai batean biltzen dira.
Hiru Biltzar Nagusi ezberdinera parte hartzera deitua izan zaitezke :
Urtean behin ospatzen da, urtea hetsi eta ondoko sei hilabeteetan. Administrazio kontseiluak pasa den urteko kudeaketaren berri ematen du.
Biltzarrak aurkeztu zaizkion kontuei buruz trinkatzen du, eta dibidenduen zenbatekoa eta horiek ordaintzeko modua adosten ditu. Akziodunen artean hautatutako administratzaileen eta kontuen ikuskarien segitzeari edo izendatzeari ekiten dio, eta beharrezko baldin bada, haien errebokatzeari.
Bertan diren edo ordezkatuak diren akziodunen bozen gehiengo sinplean hartzen dira erabakiak.