Nazioartea SOKOAren garapen estrategiaren ardatz nagusia
SOKOAk, bulegoetako eta kolektibitateetako eserlekuen lehen egileak, erakusleihoak ezarriko ditu aurten nazioartean fama handia duten hiru azokatan. Exportazioko arduradunek berrikuntzak aurkeztuko dituzte Dubaiko Workspacen, maiatzaren 19tik 22ra, Chicagoko NeoConen, ekainaren 9tik 11ra, eta Koloniako Orgatecen, urriaren 21etik 25era.
Joan den iraileko Shangaiko International exhibition Furniture China Exporen arrakasta ikusita, enpresak salmentak hemendatu nahi ditu nazioarteko merkatuan. Hiru azoka hauetan Sokoak M4; Wi-MAX, eta K01 gamak aurkeztuko ditu, baita guztiz berria den eserleku modular batzuen proiektua ere, komunikazio eta elkarbizitzarako lekuak egokitzeko. Azken honen diseinuak dagoeneko sari bat irabazi du 2013ko TADI sarietan.
- Wi-MAX-ek altura eta koloreak hartu ditu
- SOKOAk eserlekuak eta besaulkiak oparitu dizkio AIMAri